domingo, 14 de diciembre de 2008

jueves, 30 de octubre de 2008

TOP 7

MAITANE ABASOLO ETA AINHOA ARANOK ERATUA.

1) BOOKMASH

Bilaketak egiten ditu 5 kategoria ezberdinetan : bideoa, musika, argazkiak, berriak eta sozietatea.
Dailymotion, Metacafe eta Youtube webgune nagusienetako bideoak bilatu, ikusi eta jeitsi daitezke.
Lastfm eta Seeqpod-ekin musika bilatu, entzun eta jeits daiteke.
Flickr-eko argazkiak bilatu eta jeits daitezke.
Digg edo zure RSS-ko berriak bilatu, irakurri eta jeitsi ditzakezu.
Sare sozial nagusienetako pertsonen bilaketa egin daiteke.
Gustokoenak zure lagunekin konpartitu ditzakezu.
Windows (2000/XP/Vista), Mac OSX eta Linux-ekin exekutatu daiteke.
13 hizkuntzatan itzulita dago.

2) GOOGLE MAPS

Herrialde dezberdinetako (EEBB, Kanada, Erresuma Batua, Japonia, etab.) mapak eskaintzen dituen zerbitzua da. Teknologia kartografiko handia eskaintzen du, eta oso erabilerreza.
Lursailen mapak aurki ditzakegu : ezaugarri fisikoekin, mendiak edo begetazioa adibide.
Kaleen ikuspegiak eta ibilbide zehatzak.
Gainea Keyhole sinadurako satelite bidezko irudiak ikustea ahalbidetzen du. Horrela planeta guztiko aireko irudiako ikus ditzakegu erresoluzio handiago edo txikiagoz. Irudi hauek, Google Earth herramintaren bidez ikus daitezkeen berberak dira.
Barneratutako enpresen bilaketa emaitzak agertzen dira; hauen gaineko informazio, datu, ordutegi, etab.ekin.
Programatzaileei aplikazio propioak sortzeko aukera eskaintzen die, zerbitzu honetako irudi eta mapak erabiliz.


3) SOFTONIC

1997an eratutako enpresa da. 80 500 programa eskaintzen ditu, hauetako erdiak baino gehiago dohainik. Egunero 200 iritzi baino gehiago argitaratzen dira. Webgunea erdaraz, ingelesez, alemanes, frantsesez zein italieraz dago. Espainiako software gune garratntzitsuena da.

4) PICTOMIO
Windows XP eta Vista- rentzat dohainik jeitsi daitekeen irudi visorea da. Ondo bukatutako interfase modernoa dugu, aukera oso interesgarria. Google Picassa herramintaren ordezko bikaina da.
Zure argazkiak sailkatu, bilatu eta artxibatzeko bisualizatzailea da, eurekin aurkezpenak egitea ahalbidetzen duena. Gainontzeko programetatik 3D tarjeten kapazitatea ahalik eta gehien aprobetxatzean bereizten da.

5) WEBPAGE REFRESHER AND MONITOR.

Programa honekin jada ez dago zertan gure web orrialde gutukokoenak begira ibili beharrik, azkeneko aktualizazioak noiz emango.
Programa honek adierazitako web orriak zaintzen ditu, ezarritako denbora tarte batean, aldaketaren bat gertatu den begiratuz eta horrela bada, eguneratze honen berri emanez.

6) IKASTUBE
Ikastube Youtube wegunearen antzeko euskarazko orria da, bideoak ikusi eta konpartitzeko aukera eskaintzen duena; telefono mugikorraren bitartez jasoak zein web kamera edo bideo kamera digitalen bitartez jasotakoak.

7) NOWPUBLIC
Kazetari izatera jolastera gonbidatzen digun webgunea dugu hau. Berriak argitaratu, gertaeraren gaineko argazki, bideo edo audio grabazioak ezarri, lagunei e-mail bitartez berriak bidali, etab. egiteko aukerarekin.

Eguzki irratia

Informazioaren Tª eta Tek. Irrati Telebistan.
Kazetaritzako lizentziatura.
2.Kurtsoa. – 31. Taldea.




EGUZKI IRRATIA

Eguzki irratia 23 urte dituen irrati librea da eta FMko bandan emititzen du Iruñerria osorako. Internet bidez ere entzun daiteke gaur egun Eguzki irrati librea, http://www.eguzki.net/ helbidean.




2008ko urte hasieran, Espainiako irrati publiko bat beste frekuentzia batekin azaldu zen Iruñerriko eskualdean. Horren ondorioz, Eguzki irratiaren seinalea entzutea ezinezkoa zen hainbat tokitan. Horrela, Eguzki irratiak frekuentzia aldatu behar izan du (23 urtean ez da hori egitera behartu dituzten aurreneko aldia), eta programazio egonkor berri bati ekin diote, FMko 107an.

FM107an hiru urtez programazio musikala egin ostean, eduki berriak ari dira eskaintzen Iruñerrian. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, musika irratsaioak egiten dituzte (hurrengo goizean errepikatzen dituztenak). Eta, asteburuetan, 13:00etatik 16:30era eta 22:00etatik 01:30era egiten dituzte saioak. Era berean, Arrosa irrati sarearen bitartez Euskal Herriko beste irrati batzuetako irratsaioak emititzen dituzte. Azkeneko hiru urteetan programazioa soilik musikala izan da Eguzki irratian, baina orain eduki gehiago gaineratzeko aukera izan dute.Gainera, euskarazko emanaldiei garrantzi berezia eman nahi diete.

Musika entzuteko programa askotan URL helbideak irekitzeko aukera dugu, bertan ondorengo URL-a jarri beharko duzu:

http://giss.tv:8000/eguzki.mp3


PROGRAMAZIOA

“EL BARBERO DE KRIKRI”
“El barbero de krikri”, Euskal Herrian zein mundu osoan gertatzen denaren inguruko analisi politikoaz diharduen programa da. Korporazio handiengandik gidatutako komunikabideetan agertzen ez den errealitatea erakustea du helburu. Horretarako, elkarrizketak egiten dituzte eta komunikabide alternatiboak erabili.

Zuzenean astelehenero 18:00etatik 20:00etara edo errepikatuta asteartero 9:00etatik 11:00etara. elbarbero@eguzki.net

“¿CÓMO ESTÁN USTEDES?”
Musika “metal”-aren inguruko irratsaioa, non informazio pila eskaintzen den eta bi sekzio finko dauden : “El Parte” eta “¿Que hacer, a donde ir?” izenekoak. Horretaz gain, zenbait sezkio fijo ezjarrai daude, elkarrizketak, “Dj Metalikoak” (zuzenean pintxatzera datozen musikoak), eskaerak, humorea, etab.

Astelehenerako 20:00etatik 22:00etara eta asteartero 11:00etatik 13:00era. comoestan@eguzki.net

“DE MOCHILERO”

Eguzki Irratiko bidaiei buruzko irratsaioa. Bidaia edo abenturazko edo mendiko expediziorenbat egin duten pertsonei elkarrizketak egiten zaizkie. Saioko musika, hitzegiten ari direneko herrialdearekin lotuta dago.

Zuzenean asteartero 18:00etatik 19:00etara edo errepikatuta asteazkenero 10:00etatik 11:00etara. mochilero@eguzki.net

“EL TENDERETE”
Eguzki Irratiko txikimagazina. Astero tartekatzen diren zine sekzio batek eta literatura sekzio batek osatzen ditu. Gaurkotasun social eta kulturaleko elkarrizketak eta topaketa interesgarrienen inguruko agenda bat.

Zuzenean asteartero 19:00 etatik 20:00etara edo errepikatuta asteazkenero 9:00etatik 10:00etara. eltenderete@eguzki.net

“MUNDO COCEK”

Boban Markovic-en talde balkanikoaren abesti baten izenbururekin, munduan zehar entzuten den musikaren inguruko musika-espazioa da.

Zuzenean asteartero 20:00etatik 22:00etara edo errepikatuta asteazkenero 11:00etatik 13:00era. mundo@eguzki.net


“KATEAK APURTU”
“Kateak Apurtu Eguzki Irratian errepresioaren aurkako gaiak lantzen dituen saioa da. Bi ordutako saio hau elebiduna da, lehenengo ordua gaztelainiaz egiten da eta bigarrena euskeraz. Heuren helburua beste komunikabideetan askotan agertzen ez diren berriak plazaratu eta ahotsa ematen ez zaien pertsonei eta kolektiboei ematea da, hauen salaketa egiteko. Zentzu honetan, euskal errepresaliatuei elkartasuna adierazten diete euren egoeraren berri emanez. Lan guzti hau jorratzeko saioa atal ezberdinetan banatuta dago, eta umoreari tartea irekitzen diote, Asteko Astoa sekzioarekin. Astero aktualitatearekin lotutako elkarrizketak eskeintzen dituzte, interneten aurkitzen diren bitxikeriak botatzen dituzte eta edozeini bere iritzia emateko aukera ere ematen diote; emailearen bidez edo estudioaren telefonoaren bitartez.

Asteazkenero zuzenean arratsaldeko 18etatik aurrera, edo ostegunetan goizeko 9etan errepikapenean. kateak@eguzki.net

“PASION POR EL RUIDO”
Bertako musika, elkarrizketak, berriak, euskal musika, etab. Beti ere, rock-aren mundutik atera gabe.

Zuzenean asteazkenero 20:00etatik 22:00etara edo errepikatuta 11:00etatik 13:00etara. pasion@eguzki.net

“IL TRENO 5” (HAMAIKA GELTOKIETAKO BIDAIA)
Gai ezberdinen inguruko saio monografikoak (literatura, politika, internazionalismoa, euskal kultura…). Sekzio ezbedinak tartekatzen dira irratsaioetan: Eguneko poesia, Liburu aholkua, Iragarkiak (umorezko iragarkiak), Doner Kebabeko biboteduna (bitxikerien sekzioa). Eta euren “irrati-zutabean” kolaborazioak jasotzen dituzte: Gari Berasaluze (hausnarketa poetikoa), Igor Arroyo (hausnarketa kaletarra) edota Rollo Tomasi (hausnarketa zinetarra).

Ostegunetan 18:00tatik 19:00tara eta Ostiraletan 10:00tatik 11:00etara.iltreno@eguzki.net

“KAKAMOKORDOAK”
Laponiatik etorritako pertsonai bitxiak dira, Euskal Herriko ipuin asko dakizkizkite eta lagunez inguraturik Euskal mitologia eta Latinoamerikako ipuinak ere kontatuko dizkizute. Atsotitzak, munduko jolasak, bitxikeriak eta agenda. Baita entzuleen partehartzea bultzatzeko asmakizunak. Guzti hau musikaz eta parrez blai.Haurrek ametsak egi bihurtzeko, landu dezagun beren sormena irratiaren bidez.Zure ipuinak edo abestiak entzun nahi badituzu edo asmakizunaren erantzuna badakizu, animatu eta idatz dezazu.

Ostegunetan 19:00tatik 20:00tara eta larunbatetan 11:00tatik 12:00tara.kakamokordoak@eguzki.net

“SONIKETE AL TXILINDRON”
Flamenkoa zabaltzeko irratsaioa dugu, lenguaia honi zuzendutako espazioa; honekin erlazionatutako estilo edo generoak ahaztu gabe, Mali lurretako ghiembe afrikarretatik hasi eta caderita-n abestu izan diren musika antzindarrak ahaztu gabe. Hilean behin, Euskal Herriako flamenkoei, iruñekoak bereziki, egindako elkarrizketak ere emititzen dira. Beste sekzio bat rezeta flamenkoei buruzkoa da, eta azkenekoa, pertsonai flamenkoen historiari buruzkoa.

Zuzenean ostegunero 20:00etatik 21:00etara edo errepikatuta ostiralero 11:00etatik 12:00etara. sonikete@eguzki.net

“FIEBRE”
Hip hop-ari zuzenduriko irratsaioa, berriak, smplology eta featuring sekzioekin.

Zuzenean ostegunero 21:00etik 22:00etara edo errepikatuta ostiralero 12:00etatik 13:00era. fiebre@eguzki.net

KALAMATIK AT!
Iruñerriko gazte mugimenduaren inguruko hainbat gai jorratzen dituen magazina da. Astero Iruña eta Euskal Herriko berri garrantsitsuenak aipatzen dira, Gazte Asanblada zein gazteek osatutako kolektibo desberdinei ahotsa ematen zaie euren ekimenen berri emeateko elkarrizketen bidez eta kontzertu zein mobilizazio desberdinen berri ematen da. Honetaz gain,2 astero mundu mailako arazoen inguruko informazioa ematen da eta martxotik aintzinera hilean behin tertulia bat burutuko da gazte problematika desberdinen inguruan eztabaidatzeko eta bertsolari gazteek hilabeteko aktualitateaz bustiko dituzte euren bertsoak.

Zuzenean ostiralero 18:00etatik 19:00etara edo errepikatuta igandero 16:30etatik 17:30etara. kalamatik@eguzki.net

“GOETIA”
Metal extremoaren gaineko irratsaioa.

Zuzenean ostiralero 20:00etatik 22:00etara edo errepikatuta larunbatero 23:30etatik 1:30etara. goetia@eguzki.net

“RETROPOLIS”
XX.mendeko musika eta garaiko abestiak inguratzen zituzten munduaren gaineko irratsaioa. Rock-aren klasiko eta ez hain klasikoak, pop, soul, etab. Baita banda sonoroak eta letren tradukzioak

Zuzenean larunbatero 14:00etatik 15:00etara eta astelehenero 12:00etatik 13:00era. retropolis@eguzki.net


· “HK”
Euskal Herrikoan gertatzen denaren inguruko gai ezberdinen gaurkotasunezko magazine informatiboa da, iruñerriaren gainekoa bereziki. Mikroa ezateko zerbait duen orori irekitzen zaio, galderak ezberdinak planteatuz eta elkarrizketa desberdinak eskainiz.
Zuzenean larunbatero 15:00etatik 16:30etara edo errepikatuta astelehenero 9:00etatik 10:30etara. hk@eguzki.net


· “APRENDIZ DE BUHO”
Informazio, musika eta zinearen gaineko nahasketa, astero gai ezberdina lantzen duen ikuspuntu eta errekurtso ezberdinekin.
Zuzenean igandero 15:00etatik 16:00etara edo errepikatuta igandero 22:00etatik 23:30etara. aprendiz@eguzki.net




jueves, 23 de octubre de 2008

Euskarazko herri-izenak informazio saioetan

Lehen ariketa: esaldi zuzenak hurrengoak dira :



0.B - Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgo Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.A - Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.A - Litekeena da Marokon eta Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak

3.A - Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kixua,aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4.A - Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite asko.

5.A - Abkhaziarrak georgiaren senideak dira hizkuntza aldetik;osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren mutzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A - Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas-piraten beldur.