Informazioaren Tª eta Tek. Irrati Telebistan.
Kazetaritzako lizentziatura.
2.Kurtsoa. – 31. Taldea.
EGUZKI IRRATIA
Eguzki irratia 23 urte dituen irrati librea da eta FMko bandan emititzen du Iruñerria osorako. Internet bidez ere entzun daiteke gaur egun Eguzki irrati librea, http://www.eguzki.net/ helbidean.
2008ko urte hasieran, Espainiako irrati publiko bat beste frekuentzia batekin azaldu zen Iruñerriko eskualdean. Horren ondorioz, Eguzki irratiaren seinalea entzutea ezinezkoa zen hainbat tokitan. Horrela, Eguzki irratiak frekuentzia aldatu behar izan du (23 urtean ez da hori egitera behartu dituzten aurreneko aldia), eta programazio egonkor berri bati ekin diote, FMko 107an.
FM107an hiru urtez programazio musikala egin ostean, eduki berriak ari dira eskaintzen Iruñerrian. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, musika irratsaioak egiten dituzte (hurrengo goizean errepikatzen dituztenak). Eta, asteburuetan, 13:00etatik 16:30era eta 22:00etatik 01:30era egiten dituzte saioak. Era berean, Arrosa irrati sarearen bitartez Euskal Herriko beste irrati batzuetako irratsaioak emititzen dituzte. Azkeneko hiru urteetan programazioa soilik musikala izan da Eguzki irratian, baina orain eduki gehiago gaineratzeko aukera izan dute.Gainera, euskarazko emanaldiei garrantzi berezia eman nahi diete.
Musika entzuteko programa askotan URL helbideak irekitzeko aukera dugu, bertan ondorengo URL-a jarri beharko duzu:
http://giss.tv:8000/eguzki.mp3
PROGRAMAZIOA
“EL BARBERO DE KRIKRI”
“El barbero de krikri”, Euskal Herrian zein mundu osoan gertatzen denaren inguruko analisi politikoaz diharduen programa da. Korporazio handiengandik gidatutako komunikabideetan agertzen ez den errealitatea erakustea du helburu. Horretarako, elkarrizketak egiten dituzte eta komunikabide alternatiboak erabili.
Zuzenean astelehenero 18:00etatik 20:00etara edo errepikatuta asteartero 9:00etatik 11:00etara. elbarbero@eguzki.net
“¿CÓMO ESTÁN USTEDES?”
Musika “metal”-aren inguruko irratsaioa, non informazio pila eskaintzen den eta bi sekzio finko dauden : “El Parte” eta “¿Que hacer, a donde ir?” izenekoak. Horretaz gain, zenbait sezkio fijo ezjarrai daude, elkarrizketak, “Dj Metalikoak” (zuzenean pintxatzera datozen musikoak), eskaerak, humorea, etab.
Astelehenerako 20:00etatik 22:00etara eta asteartero 11:00etatik 13:00era. comoestan@eguzki.net
“DE MOCHILERO”
Eguzki Irratiko bidaiei buruzko irratsaioa. Bidaia edo abenturazko edo mendiko expediziorenbat egin duten pertsonei elkarrizketak egiten zaizkie. Saioko musika, hitzegiten ari direneko herrialdearekin lotuta dago.
Zuzenean asteartero 18:00etatik 19:00etara edo errepikatuta asteazkenero 10:00etatik 11:00etara. mochilero@eguzki.net
“EL TENDERETE”
Eguzki Irratiko txikimagazina. Astero tartekatzen diren zine sekzio batek eta literatura sekzio batek osatzen ditu. Gaurkotasun social eta kulturaleko elkarrizketak eta topaketa interesgarrienen inguruko agenda bat.
Zuzenean asteartero 19:00 etatik 20:00etara edo errepikatuta asteazkenero 9:00etatik 10:00etara. eltenderete@eguzki.net
“MUNDO COCEK”
Boban Markovic-en talde balkanikoaren abesti baten izenbururekin, munduan zehar entzuten den musikaren inguruko musika-espazioa da.
Zuzenean asteartero 20:00etatik 22:00etara edo errepikatuta asteazkenero 11:00etatik 13:00era. mundo@eguzki.net
“KATEAK APURTU”
“Kateak Apurtu Eguzki Irratian errepresioaren aurkako gaiak lantzen dituen saioa da. Bi ordutako saio hau elebiduna da, lehenengo ordua gaztelainiaz egiten da eta bigarrena euskeraz. Heuren helburua beste komunikabideetan askotan agertzen ez diren berriak plazaratu eta ahotsa ematen ez zaien pertsonei eta kolektiboei ematea da, hauen salaketa egiteko. Zentzu honetan, euskal errepresaliatuei elkartasuna adierazten diete euren egoeraren berri emanez. Lan guzti hau jorratzeko saioa atal ezberdinetan banatuta dago, eta umoreari tartea irekitzen diote, Asteko Astoa sekzioarekin. Astero aktualitatearekin lotutako elkarrizketak eskeintzen dituzte, interneten aurkitzen diren bitxikeriak botatzen dituzte eta edozeini bere iritzia emateko aukera ere ematen diote; emailearen bidez edo estudioaren telefonoaren bitartez.
Asteazkenero zuzenean arratsaldeko 18etatik aurrera, edo ostegunetan goizeko 9etan errepikapenean. kateak@eguzki.net
“PASION POR EL RUIDO”
Bertako musika, elkarrizketak, berriak, euskal musika, etab. Beti ere, rock-aren mundutik atera gabe.
Zuzenean asteazkenero 20:00etatik 22:00etara edo errepikatuta 11:00etatik 13:00etara. pasion@eguzki.net
“IL TRENO 5” (HAMAIKA GELTOKIETAKO BIDAIA)
Gai ezberdinen inguruko saio monografikoak (literatura, politika, internazionalismoa, euskal kultura…). Sekzio ezbedinak tartekatzen dira irratsaioetan: Eguneko poesia, Liburu aholkua, Iragarkiak (umorezko iragarkiak), Doner Kebabeko biboteduna (bitxikerien sekzioa). Eta euren “irrati-zutabean” kolaborazioak jasotzen dituzte: Gari Berasaluze (hausnarketa poetikoa), Igor Arroyo (hausnarketa kaletarra) edota Rollo Tomasi (hausnarketa zinetarra).
Ostegunetan 18:00tatik 19:00tara eta Ostiraletan 10:00tatik 11:00etara.iltreno@eguzki.net
“KAKAMOKORDOAK”
Laponiatik etorritako pertsonai bitxiak dira, Euskal Herriko ipuin asko dakizkizkite eta lagunez inguraturik Euskal mitologia eta Latinoamerikako ipuinak ere kontatuko dizkizute. Atsotitzak, munduko jolasak, bitxikeriak eta agenda. Baita entzuleen partehartzea bultzatzeko asmakizunak. Guzti hau musikaz eta parrez blai.Haurrek ametsak egi bihurtzeko, landu dezagun beren sormena irratiaren bidez.Zure ipuinak edo abestiak entzun nahi badituzu edo asmakizunaren erantzuna badakizu, animatu eta idatz dezazu.
Ostegunetan 19:00tatik 20:00tara eta larunbatetan 11:00tatik 12:00tara.kakamokordoak@eguzki.net
“SONIKETE AL TXILINDRON”
Flamenkoa zabaltzeko irratsaioa dugu, lenguaia honi zuzendutako espazioa; honekin erlazionatutako estilo edo generoak ahaztu gabe, Mali lurretako ghiembe afrikarretatik hasi eta caderita-n abestu izan diren musika antzindarrak ahaztu gabe. Hilean behin, Euskal Herriako flamenkoei, iruñekoak bereziki, egindako elkarrizketak ere emititzen dira. Beste sekzio bat rezeta flamenkoei buruzkoa da, eta azkenekoa, pertsonai flamenkoen historiari buruzkoa.
Zuzenean ostegunero 20:00etatik 21:00etara edo errepikatuta ostiralero 11:00etatik 12:00etara. sonikete@eguzki.net
“FIEBRE”
Hip hop-ari zuzenduriko irratsaioa, berriak, smplology eta featuring sekzioekin.
Zuzenean ostegunero 21:00etik 22:00etara edo errepikatuta ostiralero 12:00etatik 13:00era. fiebre@eguzki.net
KALAMATIK AT!
Iruñerriko gazte mugimenduaren inguruko hainbat gai jorratzen dituen magazina da. Astero Iruña eta Euskal Herriko berri garrantsitsuenak aipatzen dira, Gazte Asanblada zein gazteek osatutako kolektibo desberdinei ahotsa ematen zaie euren ekimenen berri emeateko elkarrizketen bidez eta kontzertu zein mobilizazio desberdinen berri ematen da. Honetaz gain,2 astero mundu mailako arazoen inguruko informazioa ematen da eta martxotik aintzinera hilean behin tertulia bat burutuko da gazte problematika desberdinen inguruan eztabaidatzeko eta bertsolari gazteek hilabeteko aktualitateaz bustiko dituzte euren bertsoak.
Zuzenean ostiralero 18:00etatik 19:00etara edo errepikatuta igandero 16:30etatik 17:30etara. kalamatik@eguzki.net
“GOETIA”
Metal extremoaren gaineko irratsaioa.
Zuzenean ostiralero 20:00etatik 22:00etara edo errepikatuta larunbatero 23:30etatik 1:30etara. goetia@eguzki.net
“RETROPOLIS”
XX.mendeko musika eta garaiko abestiak inguratzen zituzten munduaren gaineko irratsaioa. Rock-aren klasiko eta ez hain klasikoak, pop, soul, etab. Baita banda sonoroak eta letren tradukzioak
Zuzenean larunbatero 14:00etatik 15:00etara eta astelehenero 12:00etatik 13:00era. retropolis@eguzki.net
· “HK”
Euskal Herrikoan gertatzen denaren inguruko gai ezberdinen gaurkotasunezko magazine informatiboa da, iruñerriaren gainekoa bereziki. Mikroa ezateko zerbait duen orori irekitzen zaio, galderak ezberdinak planteatuz eta elkarrizketa desberdinak eskainiz.
Zuzenean larunbatero 15:00etatik 16:30etara edo errepikatuta astelehenero 9:00etatik 10:30etara. hk@eguzki.net
· “APRENDIZ DE BUHO”
Informazio, musika eta zinearen gaineko nahasketa, astero gai ezberdina lantzen duen ikuspuntu eta errekurtso ezberdinekin.
Zuzenean igandero 15:00etatik 16:00etara edo errepikatuta igandero 22:00etatik 23:30etara. aprendiz@eguzki.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario